Pilota Experience

Ezagutu nahi duzu lehen eskutik nolakoa den gure arbasoen euskal pilota? Goñi III. pelotari txapeldunak azalduko dizu nola jartzen diren eskuak babesteko takoak eta baita pilotaren zokoak erakutsiko dizkizu ere. Ondoren, frontoian jardun ahalko zara eta pilotaren inpaktua entzun ahalko duzu frontisean, zoruan eta zure eskuan, frogatu nahi?

Bi ordu pilotarekin gozatzen:

  • Euskal pilotari buruzko sarrera: zertzelada historikoak, pelotari mitikoak, modalitateak eta jokatzeko dauden kantxa ezberdinak.
  • Pilotak nola egiten dira? Materialaren garrantzia.
  • Eskuko babespenak (takoak) nola jartzen diren, azalpen praktikoa.
  • “Mil colorau”: apustuen mundua.
  • Parte-hartzaileek “babeskuak” jarriko dituzte (eskularruak babespenekin).
  • Frontoian jokatu: partidutxoak, sakeak, kolpeak, jokaldi ospetsuenak, etab.
  • Lunch, Nafarroako txistorra, gazta eta ardoarekin.
  • Solasaldi pilotazalea.


Datak:

Publiko orokorra: larunbatak eta ingandeak 10.30tik 12.30ra
Taldeak (Elkarteak, Instituzioak, ikasleak, etab.) ordua eta eguna komeni zaizuenean.

Prezioa:

30 euro pertsona bakoitzeko. 15 pertsona baino gehiagoko taldeak, prezio berezia.

Tokia:

Eugiko Frontoia (Eugiko kontzejua, Esteribarko harana, Nafarroa).

Iraupena:

2 ordu.

Parte-hartzaileak:

Publiko guztia. PilotaExperience egiteko gutxienez 8 pertsona behar dira.
 

Zer eraman:

Arropa erosoa.

Informazio osagarria:

Eugiko Kontzejua oso erakargarria da turismoa egiteko. Herria primeran kontserbatzen da, urtegiko pasalekua oso egokia da ibiltzeko eta Interpretazio Zentru berria aukera paregabea da zonaldea ezagutzeko. Gainera, Kintoko Oihana ikusgarria da bidaiaria pagadien artean galtzeko eta animalen soinuak entzuteko.